Herritarrok, agur:
Lantalde osoaren izenean, eskerrak gure herriaren alde zuekin batera lan egiteko aukera eman diguzuelako.
Zuek emandako konfidantzari erantzuteko ahaleginean ari gara. Baina zuekin batera egin nahi genuke Tolosa. Denon artean, eguneroko lanaz. Desberdinen artean guztion eskubideak bermatuak izateko. Horretarako, Udaletxeko ateak parez-pare zabalik izango ditugu.
Tolosak dituen egitekoak elkarrekin atera nahi ditugu. Zuen partehartzea ezinbestekoa dugu, nahitaezkoa. Eta baita zuen laguntza ere.
Tolosak merezi duelako. Denok merezi dugulako.
Ibai Iriarte San Vicente
ALKATEA